Inbertsiotarako dirua nora bideratu pentsatuko dute herri batzarretan

Anboto 2013ko aza. 13a, 13:50
Auzobideak konpontzea, kultura edo kirol instalazioak hobetzea, trafiko arloko konponketak... Datorren urterako 60.000 euroko diru atala egongo da inbertsiotarako. Alderdi politiko guzitek adostuta, herritarrak batzar bitara deituko dituzte inbertsio horien norabidea pentsatzeko. Azaroaren 20an izango da lehenengo batzarra

Auzobideak konpontzea, kultura edo kirol instalazioak hobetzea, trafiko arloko konponketak... Datorren urterako 60.000 euroko diru atala egongo da inbertsiotarako. Alderdi politiko guzitek adostuta, herritarrak batzar bitara deituko dituzte inbertsio horien norabidea pentsatzeko. Azaroaren 20an izango da lehenengo batzarra.

 

Berrizen lehenengo aldiz ipini dute martxan aurrekontuak herritarren parte hartzeagaz adosteko ekimena. Apurka-apurka parte hartze horretan pausuak ematea da asmoa, Orland Isoird alkateak azaldu duenez. Hasteko, inbertsioetarako dirua nora bideratu adostu gura dute. 

 

Foro bi egingo dituzte; lehenengo azaroaren 20an eta bigarrena abenduaren 12an (20:00etan). Hirugarren bat beharko balitz, aukera hori ez dute alboratu. Lehenengo batzarrean, udal arduradunek 2013ko aurrekontuen laburpena egingo dute. Gaur egungo "herriko egoeraren ideia orokor bat" egiteko datuak emango dituzte, eta berriztarrek ikusten dituzten inbertsio premiak jasoko dituzte. Herritarren ideia eta iritziak batzea izango da helburua. 

 

Batzar horren ostean, udaletxeko teknikariek proposamenen arlo teknikoa, juridikoa eta ekonomikoa aztertuko dituzte, eta balorazio hori bigarren batzarrera eroango dute, abenduaren 12an. Batzar horren helburua lehentasunak argitu eta egin beharreko ekintzak zerrendatzea izango da.

 

Berrizko alkateak namarmendu du alderdi guztiek adostutako prozesua dela, eta denak bat datozela puntu batetan: "Prozesu partehartzaileak ezin dira izan alderdiek manipulatzeko. Prozesuan alderdiak albo baten egon behar dira eta prozesu ireki eta garbia izan behar da". Herritarrei eta elkarteei parte hartzeko deia egin die, "interes kolektiboa bermatzeko".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!