Uraren tasa igo dute, eta beste batuk izoztu, "etxeko faktura orekatzeko"

Anboto 2013ko aza. 2a, 08:40
2014an %3,4 igoko da uraren tasa. Saneamendua eta estolderia lako tasak, aldiz, ez dira igoko: \'Hiruhilabetero etxera heltzen den faktura orekatuagoa izan dadin\', azaldu du Orland Isoird Berrizko alkateak

2014an %3,4 igoko da uraren tasa. Saneamendua eta estolderia lako tasak, aldiz, ez dira igoko: \'Hiru hilabetero etxera heltzen den faktura orekatuagoa izan dadin\', azaldu du Orland Isoird Berrizko alkateak.

 

Aho batez onartu dituzte Berrizko Udalean 2014ko ordenantza fiskalak. Zerga eta tasa batzuri KPI Kontsumo Prezioen Indizea igoko zaie – %2,2 –, eta beste batzuk izoztu egingo dituzte datorren urterako. Uraren tasa igoko da KPI baino apur bat gehiago. Ur instalakuntza guztiak udalak kudeatzen ditu, eta alkateak adierazi duenez, "Aldundiak dirulaguntza jasotzeko prezio bat zehazten du, eta horra heltzeko igoko da tasa". Dena dela, etxeko fakturan horrenbeste ez igartzeko, saneamendua, estolderia eta kontadoreen tasa ez dute igoko. Zaborrarena bai, %1.

 

Orland Isoirden berbetan, aldaketak hiru hilebeteroko erreziboan euro bat edo biren igoera ekarriko du. Inguruko herrietan ordaintzen dutena aztertzen ibili direla azaldu du, eta Berrizko uraren eta zaborraren tasa eskualdeko merkeena dela nabarmendu du.

 

Ibilgailuen gaineko zerga

Datorren urterako beste aldaketa esanguratsu bat ibilgailuen gaineko zergarena da. 2012an eta 2013an izoztuta egon da zerga hori, eta 2014rako % 2,2 igotzea aurreikusi dute, ibilgailu guztientzako orokorrean. Gutxiago kutsatzen duten ibilgailuen zerga gutxiago igoko da: %0,83 igoko da 14 zaldi edo gutxiago dituzten autoentzako, eta 500 zilindrada edo gutxiago duten motorrentzako. Bilduko Xabi Zalduaren berbetan, "diferentzia sinbolikoa da, baina behintzat hor dago" 

 

Eliza eta ondasun higiezinen zerga

Datorren urterako izoztu duten zergetako bat ondasun higiezinen zerga da. Orain arte, elizak ez zuen zerga hau ordaindu behar, eta salbuespen hori kentzea erabaki dute, Francisco del Pino zinegotzi sozialistak proposatutakoa aho betez onartuz.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!