Domekan Markesaren jauregia eta Legañoko ikerketa bisitatuko dituzte

Anboto 2013ko urr. 26a, 08:30
Goizean, herritik egingo da bisita gidatua; Legañokoa arratsaldean izango da

Goizean, herritik egingo da bisita gidatua; Legañokoa arratsaldean izango da.

 

Europako Ondare Jardunaldien harira, bisita gidatu bi egingo dituzte domeka honetan, Berrizen. Goizean, herriko hainbat eraikuntza eta paisaia zelan aldatu diren ikusteko ibilaldia egingo dute, eta arratsaldean, Legañon izango da bisita, bertan egindako indusketen berri emateko.

 

Goizeko bisita, 11:30ean hasiko dute, euskaraz, eta ordu erdi arinago gaztelaniaz. Elizan elkartuko dira, eta bertatik, Kultur Etxera joko dute. Gero, Berrizbeiti baserritik Berrizburura joango dira, eta handik udaletxera, Markesaren jauregira bajatuko dira. Herriko leku horiek urteotan zelan aldatu diren eta lehengo zer arrasto dauden erakutsiko dute ordu bi inguruko bisita gidatuan.

 

Legañora bisita

Arratsaldean, 16:30ean Kultur Etxean elkartu, eta Legañora joango dira, bertan bisita gidatua egiteko. Gaztelaniaz emango dituzte azalpenak. Arkeologoek bertan egindako lanetan Erdi Aroko aztarnak topatu dituzte. Orain arte egindako indusketetan zer aurkitu duten azalduko dute Jose Luis Ibarra Alvarez eta Roman Rodriguez Callejak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!