Besteak zaintzeko, norbera zaintzen ikasiko dute

Anboto 2013ko urr. 21a, 12:30
Mendekotasuna daukaten pertsonen senideei zuzendutako autozainketa ikastaroa hasiko dute laster Berrizen. Azaroaren 11n egingo dute lehen saioa, eta sei astelehenetan, zaintza lanek norberaragan dituen eraginak landuko dituzte

Mendekotasuna daukaten pertsonen senideei zuzendutako autozainketa ikastaroa hasiko dute laster Berrizen. Azaroaren 11n egingo dute lehen saioa, eta sei astelehenetan, zaintza lanek norberaragan dituzten eraginak landuko dituzte.

 

Zaintzaren antolaketari buruz jardungo dute ikastaroan, eta zaintzaileen osasun fisikoa, mentala eta emozionala zaintzeko zer egin aztertuko dute. Zaintzaile lanak eskatzen duen esfortzua eta denbora dela eta, osasun sozialari buruz ere egingo dute berba.

 

Ikastaroa Berrizko kultur etxean emango dute, astelehenetan, 16:30etik 18:30era. Doako ikastaroa da eta izena emateko udaleko gizarte zerbitzuetara jo behar da. Informazio gehiagorako 94 682 45 25 telefonora deitu daiteke.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!