Ikasturtea hasteko, ludotekako jaia egingo dute

Anboto 2013ko urr. 4a, 08:17

Zapatu honetarako Kalabazan ludotekan jaia antolatu dute Berrizko ludotekako begiraleek. Aurten ere bi zapaturik behin zabalduko dute Kalabazan Pagotxa aisialdi elkartekoek, eta ikasturteari hasiera emateko, zapatuan, 17:30etik aurrera, Olakueta plazan elkartuko dira. Jolasak, musika, aurpegiak margotzeko txokoa, marrazkiak... egongo dira

Zapatu honetarako Kalabazan ludotekan jaia antolatu dute Berrizko ludotekako begiraleek. Aurten ere bi zapaturik behin zabalduko dute Kalabazan Pagotxa aisialdi elkartekoek, eta ikasturteari hasiera emateko, zapatuan, 17:30etik aurrera, Olakueta plazan elkartuko dira. Jolasak, musika, aurpegiak margotzeko txokoa, marrazkiak... egongo dira.

 

Aurreko ikasturtean 85 ume egon ziren izena emanda ludotekan. Aurten ere kultur etxeko hirugarren pisuan elkartuko dira, bi zapaturik behin. Iazko txandak edukiko dituzte: 3 eta 5 urte arteko umeak 17:00etatik 18:30era, eta 6 eta 11 urte artekoak 18:30etik 20:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!