Sarria-Besoita basopista txukuntzeko lanak martxan

Anboto 2013ko urr. 3a, 08:25

Neguan eta udaberrian egindako euriteek eta lur-jausiek Sarria eta Besoita arteko basopista nahiko kaltetuta utzi zutela eta, bidea konpondu egingo dute

Neguan eta udaberrian egindako euriteek eta lur-jausiek Sarria eta Besoita arteko basopista nahiko kaltetuta utzi zutela eta, bidea konpondu egingo dute.

 

Orland Isoird alkateak azaldu duenez, “orain artean zatika egin dira konponketak”. Falta diren zati guztiak txukuntzeko beharrak hasiko dira orain. Basopista zeharkatzen duten lurretako auzokideekin batzarra egingo dute udal arduradunek, pistako lanak kudeatzeko dirua ipini beharko dutelako. Lanok 49.000 euroko aurrekontua dute.

 

Udalak dirua aurreratuko du, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak 36.000 euroko diru-laguntza emango du gero.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!