Euskararen transmisioa landuko dute guraso eskoletan

Anboto 2013ko urr. 2a, 08:26

Tailer bi antolatu dituzte guraso eskolan: Etxean ematen diren hizkuntza ereduen gaineko tailerra eta eskola errendimenduan umeei laguntzekoa. Urriaren 15era arte eman daiteke izena tailerrotan

Tailer bi antolatu dituzte guraso eskolan: Etxean ematen diren hizkuntza ereduen gaineko tailerra eta eskola errendimenduan umeei laguntzekoa. Urriaren 15era arte eman daiteke izena tailerrotan.

 

Berrizko Udaleko Euskara sailak antolatu ditu tailerrak. \'Zer ikusi, hura ikasi\' tailerrean familia barruan euskarak daukan lekua eta hizkuntza jarrerak landuko dituzte. AEK-ko AHIZE hizkuntza aholkularitzak emango du tailer hori hiru saiotan, urriaren 29an eta azaroaren 12an eta 29an, 18:00etan hasita. Tailerraren helburua gurasoek hizkuntzen arloan umeei emandako eredua aztertu eta hobetzea izango da.

 

Bestalde, eskolako eguneroko martxari etxean laguntzeko egun bateko tailerra ere antolatu dute. Urriaren 30ean izango da tailerra, 18:00etan eskolako liburutegian. 

 

Tailerretan izena emateko azken eguna urriaren 15a izango da. Izena emateko orriak banatu dituzte eta eskolan edo udaletxean utzi daitezke. Informazio gehiago eskatzeko Euskara sailera deitu daiteke 94 682 40 36 telefonora. Emailez ere, euskara@berriz.org helbidera idatzi daiteke.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!