Olakuetatik Eituara bidean 2.500 metro argindar kable lapurtu dituzte

Anboto 2013ko ira. 25a, 11:12

Pasealekuko argindarra da lapurtu dutena. Berrizko Udalak salaketa ipini du baina ez dakite nork egin zuen lapurreta. Datozen asteotan ipiniko dituzte kable berriak brigadako kideek; lanek 2.000 euroko kostua izango dute

Pasealekuko argindarra da lapurtu dutena. Berrizko Udalak salaketa ipini du baina ez dakite nork egin zuen lapurreta. Datozen asteotan ipiniko dituzte kable berriak brigadako kideek; lanek 2.000 euroko kostua izango dute.

 

Irailaren 13tik 15erako asteburuan lapurtu zuten argindarraren kablea. Olakuetatik Eituarako pasealekua argi barik dago ordutik, 2.5 kilometrotan. Orland Isoird Berrizko alkateak azaldu duenez, kableak erosten eta lanen lehentasunak jartzen dabiltza asteon. Udalak bere kargu hartu du argindarreko kable berriak jartzea. Alkateak adierazi duenez, "enpresa bati eskatuz gero, 5.000 eurora garestituko litzateke gastua".

 

Isoirden berbetan, brigadako kideek lanak antolatu bezain laster ipiniko dituzte kableak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!