Gizarte larrialdietarako diru atala handitu behar izan dute

Anboto 2013ko ira. 20a, 08:39

Laguntzetarako 54.000 euroak banatu dituzte, eta 20 kasu baino gehiago geratu dira diru-laguntza barik

Laguntzetarako 54.000 euroak banatu dituzte, eta 20 kasu baino gehiago geratu dira diru-laguntza barik.

 

Gizarte larrialdietarako laguntzen eskariak igo egin dira gizarte zerbitzuetan, eta, hori dela eta, laguntzetarako aurreikusitako dirua gastatu da. Aurtengo aurrekontuan 54.000 euroko diru atala egon da laguntza horietan banatzeko, eta eskari guztiei aurre egiteko 32.000 euro gehiago jarriko ditu Berrizko Udalak.

 

Orland Isoird alkateak azaldu duenez, diru-laguntzetarako diru atala amaitu denean, hogei kasu baino gehiago geratu dira diru-laguntza jaso ezinik. Guztira, aurten 50 eskari egon dira gizarte larrialdietako laguntzetarako. Iaz, udalak gizarte larrialdietarako 44.000 euro banatu zituen, eta 2013rako 54.000 euroko diru atala aurreikusi zuen. Diru horretatik 33.000 Eusko Jaurlaritzak jarritakoak izan dira.

 

Horrez gain, kasu larrientzako ezohiko diru-laguntza propioak ditu Berrizko Udalak. 10.000 euroko diru atala izaten da, eta aurten 5.000 banatu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!