Hile honetan erroldatu beharko dira txakur arriskutsuak

Anboto 2013ko ira. 16a, 12:27

Administrazio lizentzia eskuratu behar dute txakur arriskutsuen jabeek. Berrizko Udalak irailaren 30era arteko epea ipini du txakur horiek erroldatzeko

Administrazio lizentzia eskuratu behar dute txakur arriskutsuen jabeek. Berrizko Udalak irailaren 30era arteko epea ipini du txakur horiek erroldatzeko.

 

Udaleko erregistro orokorrean bete beharko dira txakur arriskutsuak erroldatzeko tramiteak. Berrizko Udalak deialdian zortzi txakur arraza zehaztu ditu: Pit Bull Terrier, Straffordshire Bull Terrier, American Staffordshire Terrier, Rottweiler, Dogo Argentino, Fila Brasileiro, Tosa Inu eta Akita Inu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!