Esker ona, oroimena bizirik mantentzeko lanari

Anboto 2013ko ira. 12a, 14:02

Frankismoaren biktimak oroitu dituzte Berrizen. Testigantzak ematen lagundu duen Jesus Agirreri aipamen berezia egin diote

Frankismoaren biktimak oroitu dituzte Berrizen. Testigantzak ematen lagundu duen Jesus Agirreri aipamen berezia egin diote.

 

Derion 1936ko irailaren 11n fusilatu zituzten Felipe Urtiaga Berrizko alkatea eta Jose Agirre guardia. Egun hori hartu dute aurten ere Berrizen Frankismoaren biktimak omentzeko. Atzokoan aipamen berezia egin zioten abuztuan hil zen Jesus Agirreri. Berriz 1936 Gogoratzen elkarteko Maite Arrizabalagak nabarmendu zuen Jose Agirre aitaren gauza asko kontatu izan dituela Jesusek, eta elkartearen lanean asko lagundu duela urteotan.

 


Eguaztenean, biktimei egindako lore eskaintzaz gainera,  Ander Lipusek Joseba Sarrionandiaren olerki bat irakurri zuen, eta Ander Erzillak pianoagaz eta Irati Ortubiak biolontxeloagaz abesti batzuk eskaini zituzten.

 


Frankismoaren krimenen kontra Argentinan aurkeztu den kereila zertan datzan ere azaldu zuten ekitaldian. Berrizko udalbatzak mozio bidez babestu du kereila hori. Omenaldiaren ostean, 1937ko dokumentalak proiektatu zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!