Ikasturte berrirako bost ikastaro Emakume Eskolan

Anboto 2013ko abu. 31a, 08:23
Maitasunaren mitoak, eguneroko gatazkak, literatura... Hainbat gai landuko dituzte Berrizko Jabekuntza Eskolan irailetik aurrera.

Maitasunaren mitoak, eguneroko gatazkak, literatura... Hainbat gai landuko dituzte Berrizko Jabekuntza Eskolan irailetik aurrera.

 

Udaleko Gizarte Ongizate sailak bost ikastaro antolatu ditu, formazioa eskaintzeaz gainera emakumeen eztabaidagune den Emakume Eskolan. Lehenengo ikastaroa irailaren 19an hasiko da, eta jendaurrean berba egiteko teknikak irakatsiko ditu Miriam Ocio Saenz de Buruagak. Hilabete honetan bertan, euskal literaturaren irakurketa feminista egingo dute Iratxe Retolaza idazle donostiarragaz. Urrian hasita, munduko emakumeen literatura lantzeko ikastaroa ere eskainiko dute.


Maitasuna eta gatazkak


Urritik aurrera Miriam Herbon soziologo eta indarkeria sexistan adituak ikastaro bi emango ditu Emakume Eskolan: Nola konpondu gatazkak nire eguneroko bizimoduan eta Ai nire maitea, maite nazazu gutxiago baina hobeto. Azken hori maitasun erromantikoari buruzkoa izango da.


Izen-ematea ikastaro bakoitza hasi baino hamar egun lehenago amaituko da; Berrizen erroldatutakoentzako doakoa izango da, eta erroldatu bakoek 12 euro ordaindu beharko dute. Gizarte Ongizate sailean eman behar da izena. Informazioa eskatzeko:gizarte2@berriz.org.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!