Udaletxeko lan hitzarmena adostu dute

Anboto 2013ko uzt. 18a, 13:22
Espainiako gobernuaren errege dekretua dela-eta, udaletxeko langileen lan hitzarmena aldatu dute. Ordezkari sindikala eta alkatea ibili dira lan hitzarmena adosten, eta Orland Isoird alkateak azaldu duenez, \"ahalik eta hitzarmen malguena\" izatea gura izan dute

Espainiako gobernuaren errege dekretua dela-eta, udaletxeko langileen lan hitzarmena aldatu dute. Ordezkari sindikala eta alkatea ibili dira lan hitzarmena adosten, eta Orland Isoird alkateak azaldu duenez, "ahalik eta hitzarmen malguena" izatea gura izan dute.

 

Hitzarmenean, besteak beste, zazpi ordu eta erdiko lanegunak definitu dituzte. Norbere gauzetarako baimen egunak seitik hirura jaitsi dituzte, eta aitatasunagatik eta gaixotasunengatik eskatutako baimenetan hobekuntzak egin dituzte. Formazioari begirako orduen gaineko konpromisoa hartu dute, tartean arrisku laboralak minimizatzekoa ere.

 

Aurrekontuen aurkezpena

Datorren astelehenean, uztailak 22, 2013ko udal aurrekontuak jendaurrean aurkeztuko dituzte. Kultur Etxean izango da aurkezpena, 20:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!