Bastidara irteera antolatu du Berriz Bizikletari Elkarteak

Anboto 2013ko uzt. 14a, 09:46

Uztailaren 21ean egingo dute urteroko egunpasa; bizikletan zein autobusez egin daiteke ibilbidea

Uztailaren 21ean egingo dute urteroko egunpasa; bizikletan zein autobusez egin daiteke ibilbidea.

 

Bastidarako irteera Berriz Bizikletari Elkarteak urtero antolatzen duen egunpasa da. Uztailean, Santiago egunaren inguruan, Frantziako Tourraren azkeneko etaparen egun berean, egiten dute. Aurten uztailaren 21ean izango da. Berriz eta Bastida arteko ibilbidea bizikletaz edo autobusez egin ondoren (100 kilometro inguru), bertako upategi batean bazkalduko dute elkarteko kideek.

 

Berrizko Fonda tabernan egin daiteke izen-ematea. Uztailaren 21ean, 08:00etan, ipini dute irteera ordua Olakueta plazan. Autobusez doazenak 10:00etan irtengo dira. 12:00etan Bastidako igerilekuan bainu fresko bat hartzeko asmoa dute bazkaltzera batu aurretik. Bueltako autobusa 18:00etan irtengo da. Autobusa, bideko hornidura eta igerilekuko sarrera Berriz Bizikletari Elkartearen kontura izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!