Herriko basoen zezpalagaz biomasa egiteko aukera aztertuko dute

Anboto 2013ko uzt. 11a, 11:44

Berogailuetarako energia sortzea izango litzateke asmoa. Berrizko Udalak Hazi fundazioagaz eta EEEgaz hitzarmena sinatuko du herriko basoetan azterketa egin eta aukera ote dagoen jakiteko

Basoak garbitzerakoan ateratatako zezpalagaz biomasa egiteko aukera aztertuko dute Berrizen. Berogailuetarako energia sortzea izango litzateke asmoa.  Horretarako udalak Hazi fundazioagaz eta EEE Energiaren Euskal Erakundeagaz hitzarmena sinatuko du, basoen azterketa egin eta biomasaren prozesua egingarria den ikusteko.

 


Orland Isoird alkateak azaldu duenez, “herriko eta gertuko basoetatik ateratako zezpala” erabiltzeko aukera aztertu gura dute. Biomasagaz, urtean gas naturalagaz baino 12.000-14.000 euro gutxiago gastatuko liratekeela nabarmendu du.

 


Ustiapen jasangarria


Hazik basoen masa neurtuko du, eta EEEk biomasa sistema ezartzeko pausoak definituko lituzke. Udalbatzan aho batez onartu dute hitzarmena. Basoen ustiapenari buruz egin du berba Bilduko Xabi Zalduak: “Azterketa ostean, ez daukagu konpromisorik sistema ezartzeko. Basoen ustiapena jasangarria izan behar dela bermatu beharko genuke”. EAJ eta PSE-EE bat etorri dira irizpide horrekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!