Gaur liburutegia aterako dute Urtiaga plazara

Anboto 2013ko uzt. 8a, 08:39

Lau urtetik gorako umeentzako liburuak liburutegitik atera eta Urtiagako kioskora eroango dituzte aste honetan. Berrizko liburutegiak eta Pagotxa elkarteak elkarlanean antolatu dute ekimena, Liburutegi Ibiltaria izenagaz

Lau urtetik gorako umeentzako liburuak liburutegitik atera eta Urtiagako kioskora eroango dituzte aste honetan. Berrizko liburutegiak eta Pagotxa elkarteak elkarlanean antolatu dute ekimena, Liburutegi Ibiltaria izenagaz.

 

Gaurtik barikura, arratsaldeko 16:30etik 20:00etara egongo da liburutegia kalean, eta Pagotxa elkarteko begiraleak arduratuko dira bertan umeekin egoteaz. Aste horretan, gainera, Lehen Hezkuntzako ikasleak udalekuetan egongo dira goizetan, eta liburutegia udalekuetako ekintzen osagarria izango da. Eguraldi ona egiten badu, kioskoan egongo da liburutegia. Bestela, udalak probaleku alboan daukan lokala erabiliko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!