Merkatariak probalekura irtengo dira aukera azokan

Anboto 2013ko uzt. 5a, 08:38
BME Berrizko Merkatarien Elkarteak bosgarren aukera azoka atonduko du bihar, probalekuan. Aurten, zazpi saltokik parte hartuko dute eta 10:00etik 19:00etara egongo dira bertan.

BME Berrizko Merkatarien Elkarteak bosgarren aukera azoka atonduko du bihar, probalekuan. Aurten, zazpi saltokik parte hartuko dute eta 10:00etik 19:00etara egongo dira bertan.

 

Honako hauek izango dira parte-hartzaileak: Txaparro janari denda, Boutique Luisa, Ibaiondo burdindegia, Salkin kirol denda, Tipi-tapa eta Txiki-txiki umeen arropa dendak eta Asibar moda denda.

 

BMEko presidente Satur Blancak azaldu duenez, “jaien jarraipena” izaten da azoka, “jai txiki baten modukoa”. Aurten salmentak nahiko makalak izan dituztela esan du, “beste leku denen antzera”. Berriztar ugari hurreratzen dela eta oso erantzuna ona izaten dela nabarmendu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!