Berriz, hainbat doinu eta zaporeren topagunea

Anboto 2013ko eka. 24a, 09:46
Euriak tarteka jaira etorri gura zuela azaldu bazuen ere, ez zuen jai giroa zapuztu. Berrizen bizi diren hainbat kulturetako janariaz eta musikaz gozatu dute zortzigarren kultur arteko topaketetan

Euriak tarteka jaira etorri gura zuela azaldu bazuen ere, ez zuen jai giroa zapuztu. Berrizen bizi diren hainbat kulturetako janariaz eta musikaz gozatu dute zortzigarren kultur arteko topaketetan.

 

Senegalgo arroza, Saharako kuskusa, Txileko \'dulce de leche\', Errumaniako albondiga bereziak, Euskal Herriko gatzatua... Hainbat zapore dastatzeko aukera egon zen atzo, domeka, eguerdi partean. Learreta Markina eskolako patioan elkartu ziren hainbat herritar, honezkero zortzigarren aldia izan duen kultur arteko topaketetan.

 

Janariaz gainera, henna eta trentza tailerrak egon ziren, eta perkusioan ere jardun zuten senegaldarrak lehenengo, eta Berrizko batukada tailerreko kideak gero. Iremiñe dantza taldearen emankizuna ere egon zen, jaiari hasiera emateko. Aurten, kultura erakustaldiez gainera, herrialdeetako argazki eta informazioagaz erakusketa ere atondu dute kultur arteko jairako, eta Gaztelekuko gazteek mural bat margotu dute topaketak iragartzeko.

 

Hona hemen domeka goizean ateratako hainbat argazki:

 

\"\"

\"\"

\"\"

\"\"

\"\"

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!