Abandonatutako txakurrentzat jabe bila

Anboto 2013ko eka. 22a, 08:48
Kaletik animaliak jasotzeko tasak moldatu dituzte

Kaletik animaliak jasotzeko tasak moldatu dituzte.

 

Azkenaldian, kalean abandonatutako txakur bi batu dituzte udaletxeko beharginek, eta Iurretako txakurtegian daramatzate sei hilabete inguru. Azken udalbatzan azaldu dutenez, txakur horiei jabea bilatzeko adopzio kanpaina bat prestatzeko asmoa dauka Berrizko Udalak.

 

Etxeko animaliak kaletik jasotzeko tasak moldatu berri ditu udalak. Kalean aurkitutako txakurrak harrera zentrora eroaten dituzte, eta besteak beste, albaitaritza azterketak eta txakurtegiko egun bakoitzeko tasak eguneratu dituzte. Animaliak batzeak 63 euroko tasa du, eta jabeak bi bider galtzen badu, 32 euroko isuna ordaindu beharko du. Orain, txakurtegian dauden txakurrei jabea topatzeko adopzio kanpaina adosten dabiltza, eta oporren aurretik martxan ipintzeko asmoa daukate. Adopzio kasuetan ez da tasarik ordaindu beharko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!