Herriko kulturei buruz ikasteko aukera egongo da gaur

Anboto 2013ko eka. 23a, 08:57

Kultura topaketetan, tailer eta janari dastaketez gainera, Berrizen bizi diren hainbat kulturetako pertsonek euren herrietako informazioa eskainiko dute erakusketan

 Kultura topaketetan, tailer eta janari dastaketez gainera, Berrizen bizi diren hainbat kulturetako pertsonek euren herrietako informazioa eskainiko dute erakusketan.

 

Eskuz esku mundua eraiki lemapean ospatuko dute gaur Berrizko kultura topaketen jaia. Learreta Markina eskolan batuko dira eguerditik aurrera, eta aurten, tailer eta janari dastaketez gainera, Berrizen bizi diren hainbat kulturatako pertsonek euren herrien inguruko informazioa eskainiko dute erakusketa bidez.

 


Eguerdian Iremiñe dantza taldearen emanalldiagaz hasiko da jaia. Hamabietatik aurrera henna, trentza eta perkusio tailerrak egongo dira, besteak beste. Geroxeago hainbat kulturatako bazkari-dastaketa hasiko dute. Orain arteko topaketetan  herri bazkarirako elkartzen ziren. Aurten, hori beharrean, postuetan banatutako mokadua hartzeko aukera egongo da.

 


Herriaren parte hartzea

Maria Jesus Garcia gizarte langileak azaldu duenez, jaia antolatzeko “herritarren parte hartzea eta inplikazioa handia izan da”. Iremiñe, Batukada taldea eta herriko etorkinez gainera, Gaztelekuko gazteek ere parte hartu dute. Jaia iragartzeko mural bat margotu dute, eta eurek sortutakoa da topaketen leloa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!