Udako ekintzak eta asteburuko irteera DBHkoei zuzenduta

Anboto 2013ko eka. 17a, 08:42

Uztailaren 8tik 19ra egitarau berezia prestatu dute Pagotxa elkarteak eta udalak DBHko ikasleentzat. Hamabostaldi osoko ekintzetan parte hartzeko aukera egongo da, bai eta ekintza solteetan jardutekoa ere; rokodromoa eta frontenisa, surfa, Deba eta Zumaia arteko ibilbidea, igerilekua, snorkel eta piragua...

Ekintza horiez gain, uztailaren 17tik 19ra asteburu-pasan joango dira kanpin edo aterpetxe batera. Datorren eguaztenean egongo da informazioa eskuratzeko aukera. Pagotxak gurasoentzako batzarra egingo du 20:00etan kultur etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!