Durangaldeko beste herrietan legez, PSE-EEk bultzatuta, eskualderako anbulantzia medikalizatua eta erizain postu bat gehiago eskatzeko mozioa landu dute. Testua Bildu eta PSE-EEko botoekin onartu dute; EAJ abstenitu egin da.
Bilduk proposatutako puntu bi ere onartu dituzte, Landakoko arretaguneko langileei elkartasuna adieraztea, tartean. Orland Isoird alkateak azaldu du EAJ eskatutakoagaz ados dagoela, baina EAJk batzarrak izan dituela arazoa aztertzeko; “horregatik ez dugu mozio baten beharra ikusten”.