Euskara ikastaro trinkoak eskainiko dituzte udan

Anboto 2013ko eka. 13a, 09:03

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra AEK-k ikastaro trinkoak eskainiko ditu Berrizen, lehenengo, bigarren eta hirugarren hizkuntza eskakizunak prestatzeko. Ekainaren 19ra arte eman daiteke izena

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra AEK-k ikastaro trinkoak eskainiko ditu Berrizen, lehenengo, bigarren eta hirugarren hizkuntza eskakizunak prestatzeko. Ekainaren 19ra arte eman daiteke izena.

 

Ikastaro trinkoetan bost orduko eskolak emango dituzte egunero, 08:30etik 14:00etara, atsedenaldiagaz. AEKtik jakin eragin dutenez, Berrizko jaietan, uztailaren 1ean eta 2an, jai edukiko dute. Udalak dirulaguntza emango du ikastaroa ordaintzeko, eta asistentzia betetzea da beka emateko baldintza. Informazio gehiagorako, berriz@aek.org helbidera idatzi daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!