Karlos Berrizbeitia berriztarrak irabazi du jaietako kartel lehiaketa

Anboto 2013ko eka. 12a, 08:41

\'Ambiente\' tituludun kartelagaz irabazi du lehiaketa. Zortzi kartela aurkeztu dituzte aurten lehiaketara, eta finalera hiru berriztarren lanak heldu dira

\'Ambiente\' tituludun kartelagaz irabazi du lehiaketa. Zortzi kartela aurkeztu dituzte aurten lehiaketara, eta finalera hiru berriztarren lanak heldu dira.

 

San Pedro eta Santa Isabel jaiak hasteko aste bi gelditzen diren honetan, aurtengo jaietako kartela zein izango den iragarri dute. Karlos Berrizbeitia Lazpitak irabazi du jaietako kartel lehiaketa, "Ambiente" izeneko lanagaz. 400 euroko saria irabazi du Berrizbeitiak.

 

Kartel lehiaketan zortzi lan aurkeztu dituzte eta 95 pertsonek eman dute euren botoa. Bozkaketa horretatik hiru kartel heldu dira finalera; Berrizbeitiarena eta beste bi berriztarrenak, Iker Loizate Navarrorena eta Lola Gomez Martinena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!