Ekaineko azken astean antzerkilaritzari buruzko kontuak ikasi eta antzezlana prestatuko dute.
Ekainaren 24tik 30era, antzerkiari lotutako udalekuak eskainiko ditu Pagotxa aisialdi elkarteak. Astelehenetik domekara goizetan izango dira udalekuak, eta gorputz adierazpena, ahots teknikak, eszenografia eta jolasak egingo dituzte. LHn eta DBHn dauden ikasleek oporrak hartu eta hurrengo astean parte hartu ahal izango dute udalekuetan.
Pagotxako kide batzuk Karrikan dabiltza, eta azaldu dutenez, “umeak antzerkira hurbiltzea eta batez ere, euskaraz egitea” izango da asmoa. Aste osoko jardunaren ostean, domeka arratsaldean ikuskizuna eskainiko dute. Izena emateko, pagotxakulturelkartea@gmail.com -era idatzi ekainaren 16a aurretik.