'Euskara ikusi eta ikasi' lanak irabazi du agenda lehiaketa

Anboto 2013ko mai. 24a, 12:16
2013-2014 eskola agendaren aurreko eta atzeko azaleko orriak diseinatzeko lehiaketa \'Euskara ikusi eta ikasi\' lanak irabazi du. Bigarren saria lortu du, lehenengoa eman gabe gelditu da

2013-2014 eskola agendaren aurreko eta atzeko azaleko orriak diseinatzeko lehiaketa \'Euskara ikusi eta ikasi\' lanak irabazi du. Bigarren saria lortu du, lehenengoa eman gabe gelditu da.

\"\"

Udalaren Euskara-Kultura batzordeak antolatutako lehiaketako 2. sariagaz 100 euro irabazi dituzte Gaizka Rodriguez Lopez eta Jon Gisasola Zenikazelaia ikasleek. Hirugarren saria lortu du Jin ChangZeng Zhang ikasleak. \'Ikasle edo irakasle, aita edo ama, seme edo alaba, denok euskaraz\'  lanagaz 50 euro irabazi ditu berak.

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleen agendarako lehiaketa horretan gaia librea izaten da eta Berrizko ikastetxean matrikulatutako 12-16 urte bitarteko gaztetxoek parte hartu dezakete.

 

Aurkeztutako lanekin hurrengo ikasturteko gazte agenda egingo dute; institutuko zuzendaritzak, udaleko Euskara-Kultura sailak eta Ikasle Batzordeak elkarlanean  egindakoa. Besteak beste, ikasleen jardueretako argazkiak, bertsoak, eta, zuzendaritza eta guraso elkarteko oharrak jasoko dituzte bertan; baita euskarazko webgune interesgarriak ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!