Belaunaldien arteko irteera egingo dute Sarriara, domekan

Anboto 2013ko mai. 25a, 08:08
Zortzi kilometroko ibilaldia egingo dute 09:30ean hasita

Zortzi kilometroko ibilaldia egingo dute 09:30ean hasita.

 

Belaunaldien arteko hartu-emanak sendotzeko ibilbidea egingo dute Sarriara domekan, Berriz Ere taldeak eta udalak antolatuta. BBK paretik 09:30ean irtengo dute, eta zortzi kilometroko ibilbidea izango da, zailtasun txikikoa. Parte hartu gura duenak kiroldegian, Gizarte Ongizate zerbitzuan edo jubilatuen egoitzan eman dezake izena, eta domekan bertan ere egin daiteke.

 

Aurten, halako bost ibilbide prestatu dituzte. Gehienak Berriz inguruan badira ere, hurrengoa Urbiara egingo dute, ekainaren 2an. Iazko irteeretan batez beste 54 partaide izan zituzten. Balio eta bizipenak trukatzea da irteeren helburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!