Porrotx eta auzorik auzoko ibilaldia, Elkartasun Asteburuaren barruan

Anboto 2013ko mai. 20a, 08:28
Berrizko Herrirak hainbat ekitaldi antolatu ditu maiatzaren 23tik 25era

Berrizko Herrirak hainbat ekitaldi antolatu ditu maiatzaren 23tik 25era.

 

Datorren eguenean hasita, presoei eta euren senitartekoei elkartasuna adierazteko egitaraua antolatu du  Berrizko Herrirak. Zapatuan izango da jai nagusia, goizean auzorik auzo ibilaldia egiten hasi, eta gauean kontzertuekin amaituta. Zapatuko jaiaren aurretik, eguenean, Porrotxen bisita izango dute gaztetxean, 17:00etan. Barikuan, berriz, bost presoren testigantzak batzen dituen Barrura begiratzeko leihoak dokumentala proiektatuko dute kultur etxe zaharrean, 19:00etan.

 

Zapatuan, Berrizko auzoetatik ibilaldia egingo dute, 08:30ean Olakuetako plazatik irtenda. Hiru ordu eta erdiko txangoa izango da, Andikoan hamaiketako eta guzti. Eguerdian umeentzako jolasak edukiko dituzte Olakuetako plazan, eta 15:00ak aldera, bazkari herrikoian batuko dira.

 

Bazkariko txartelak maiatzaren 22ra arte erosi daitezke Fondan eta Pedro Juan tabernetan. Txartelak 10 euro balio du; gaueko kontzertuetarako tiketagaz, 12 .

 

Arratsaldean, batukada poteoa izango da, eta 20:00etan ekitaldi nagusia hasiko da plazan. Eguna amaitzeko, kontzertua eskainiko dute Hiltegixen Seiurte eta Zain talde berriztarrek, eta Dj Waha ibiliko da musika ipintzen.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!