Antzinako soloko tresnekin erakustaldia, Andikoan

Anboto 2013ko mai. 11a, 08:17
Gaur iluntzean donien atxa jasota, asteburuan Asentzio jaiak ospatuko dituzte Andikoan

Gaur iluntzean donien atxa jasota, asteburuan Asentzio jaiak ospatuko dituzte Andikoan.

 

Aurtengo Asentzio jaietarako erakustaldi berezia prestatu dute Andikoako gazteek: antzinako tresna zaharrekin soloko lanak egiten saiatuko dira. Burdinareagaz, areagaz eta narragaz jardungo dute, eta bien bitartean, beharren kronika bertsoz egingo dute Xabier eta Miren Amurizak. Gaur iluntzean Donien Atxa jaso eta txapligoak botata hasiko dituzte Andikoako jaiak.

 

Domeka izango da egun handia. Soloko erakustaldiaz gainera, meza eta Iremiñe taldearen dantza emanaldia izango dituzte goizean. Arratsaldeko 17:30ean, proba egingo dute Andikoako 800 kiloko harriagaz: astoa eta hiru karretero zortzi gazteren kontra. Gero, bolo txapelketa edukiko dute. Hilaren 18an afaria edukiko dute auzotarrek, bertsolari eta trikitilariekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!