Udalekuetarako begirale bila dabil Pagotxa elkartea

Anboto 2013ko mai. 8a, 09:37
Uztailean udalekuetako begirale izan gura dutenei deialdia egin die Berrizko Pagotxa aisialdi elkarteak; maiatzaren 24ra arte aurkeztu daitezke kurrikulumak

Uztailean udalekuetako begirale izan gura dutenei deialdia egin die Berrizko Pagotxa aisialdi elkarteak; maiatzaren 24ra arte aurkeztu daitezke kurrikulumak.

 

Udaleku irekiak uztailaren 4tik 24ra egingo dituzte Berrizen.  Pagotxa elkartea izango da udalekuak eroateko arduraduna eta begirale bila dabil. Begirale izateko baldintzak 18 urte baino gehiago edukitzea, euskara maila nahiko altua izatea eta begirale titulua edukitzea dira. Horrez gainera, Pagotxa elkarteko kideek kontutan hartuko dute berriztarra izatea, esperientzia izatea, eta hezkuntzagaz lotutako ikasketak edukitzea.

 

Kurrikulumak pagotxakulturelkartea@gmail.com helbidera bidaltzeko deia egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!