Udalekuetan izena emateko epea hasiko da gaur

Anboto 2013ko mai. 6a, 08:35
Uztailaren 4tik 24ra egingo dituzte udaleku irekiak, Berrizen. Talde bi egongo dira: Txiki txoko -2008 eta 2009 urteetan jaiotakoentzat- eta Gazte Txoko -LHko lehenengo mailatik seigarren mailara artekoentzat-. Izena emateko aukera maiatzaren 24ra arte egongo da

Uztailaren 4tik 24ra egingo dituzte udaleku irekiak, Berrizen. Talde bi egongo dira: Txiki txoko -2008 eta 2009 urteetan jaiotakoentzat- eta Gazte Txoko -LHko lehenengo mailatik seigarren mailara artekoentzat-. Izena emateko aukera maiatzaren 24ra arte egongo da.

 

Berrizen erroldatutako umeen kasuan, 70 euro balio du matrikulak; bi neba-arreba matrikulatuz gero, 60 euro; eta hiru neba-arrebak izena emanez gero, 50 euro. Plaza kopurua mugatua da, eta berriztarrek edukiko dute lehentasuna.

 

Tailerrak, jolasak eta irteerak edukiko dituzte mendira, igerilekura eta hondartzara. Ia egunero 09:30etik 13:30era egongo dira udalekuetan, eta irteera egunetan 17:00ak artekoa izango da ordutegia. Helburu nagusietako bat aisialdian euskaraz gozatzea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!