Zoru pelbikoa eta coachinga landuko dituzte ikastaroetan

Anboto 2013ko api. 30a, 08:08
Barikuan, maiatzaren 3an, amaituko da Berrizko jabekuntza ikastaroetan izena emateko epea. Maiatzetik ekainera ikastaro bi eskainiko dituzte: Zoru pelbikoa indartzeko kurtsoa eta norbere helburuetara heltzeko coaching ikastaroa

Barikuan, maiatzaren 3an, amaituko da Berrizko jabekuntza ikastaroetan izena emateko epea. Maiatzetik ekainera ikastaro bi eskainiko dituzte: Zoru pelbikoa indartzeko kurtsoa eta norbere helburuetara heltzeko coaching ikastaroa.

 

Zoru pelbikoaren gaineko ikastaroa Idurre Zabala fisioterapeutak emango du kiroldegian. Maiatzaren 8an izango da lehen eskola, eta gero maiatzaren 13tik ekainaren 24ra astelehenero elkartuko dira ikastarorako, 18:45etik 20:15era.

 

Coaching ikastaroan emakumeen nortasunari eta subjetibotasunari buruz berba egingo dute. Nora joan gura duten, zer daukaten, zer ikasi behar duten... Helburu argi eta zehatzak ipintzen lagunduko du Isabel Santiago coach-ak. Maiatzaren 7tik ekainaren 25era martitzenetan izango da ikastaroa, 18:30etik 20:30era, kultur etxean.

 

Ikastaroetan izena emateko maiatzaren 3a baino lehen bete beharko da izen-emate orria. Udaleko idazkaritzan edo webgunean lortu daiteke izen-emate orria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!