Astelehenean bigarren bider batuko da jai batzordea

Anboto 2013ko api. 28a, 08:36
Hilabete bi eskas geratzen dira San Pedro eta Santa Isabel jaiak hasteko, eta honezkero jaietako ekitaldi batzuk erabaki dituzte jai batzordeko kideek. Datorren astelehenean, apirilak 29, izango da batzordeko bigarren batzarra, 20:00etan, kultur etxean

Hilabete bi eskas geratzen dira San Pedro eta Santa Isabel jaiak hasteko, eta honezkero jaietako ekitaldi batzuk erabaki dituzte jai batzordeko kideek. Datorren astelehenean, apirilak 29, izango da batzordeko bigarren batzarra, 20:00etan, kultur etxean.

 

Lehenengo batzarrean hamalau pertsona inguru batu ziren, eta parte hartu gura duten berriztarrek oraindik badaukate aukera taldean sartzeko. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitarteko egitaraurako hainbat ekintza zehaztu dira oraingoz: Kukai eta Ttanttakaren dantza ikuskizuna, Toundra taldearen kontzertua, Vaiven Do not Disturbe kale antzerkia...

 

Erromeriak eta txapelketak ere zehazten hasi dira. Datozen batzarretan egitaraua osatzeko ideiak zehazten jarraituko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!