Xenofobia eta preso saharauiak mozioetan

Anboto 2013ko api. 18a, 12:43

Atzoko osoko bilkuran mozio bi onartu ditu Berrizko udalbatzak: PSE-EEk aurkeztu duen xenofobia eta arrazakeriaren kontrako mozioa eta Gdem Izik-en atxilotutako preso saharauien aldeko testua

Atzoko osoko bilkuran mozio bi onartu ditu Berrizko udalbatzak: PSE-EEk aurkeztu duen xenofobia eta arrazakeriaren kontrako mozioa eta Gdem Izik-en atxilotutako preso saharauien aldeko testua.

 

Xenofobiaren gaineko testuan, etorkinen eskubideek izandako atzerapena eta Espainiako Gobernuaren erreformak salatu dituzte. PSE-EEk eta EAJk alde bozkatu dute, eta Bildu abstenitu egin da, “PSOEk Madrilen PPgaz duen borroka partikularraren barruan” ikusi duelako mozioa. Preso saharauien aldeko testua aho batez onartu dute.

 

Marokoko gobernuak Gdem Izikeko ekintzaileei ezarritako sententzia gaitzetsi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!