Iturrizako argiteria aldatuko dute udan

Anboto 2013ko api. 20a, 08:42
Trenbidetik Elizondoraino, eskumaldeko argiterian egingo dituzte aldaketak

Trenbidetik Elizondoraino, eskumaldeko argiterian egingo dituzte aldaketak.

 

Apurka-apurka Berrizko argiteria publikoan kontsumo baxuko argiteria ipintzen dabil udala, eta Olakuetatik Elizondorako tartean ere gauza bera egingo du laster. Foru Aldunditik 80.000 euroko dirulaguntza jaso berri du Berrizko Udalak, eta horretarako gordetako 27.000 euro ere erabiliko dituzte argiteria aldatzeko.

 

Orain arte, Olakueta inguruko argiak aldatu dituzte. Trenbide inguruan eta handik behera 140 luminaria berri jarri zituzten. Bigarren fasean, Iturriza kaleko eskumaldeko argiak eta Legaño auzokoak aldatuko dituzte.

 

Maiatzean esleituko dituzte lanak, eta uda amaierako aldatzea aurreikusi dute.

 

Andikoako lurjauzia

Bestalde, euriteengatik Andikoan egondako lurjauziak kaltetutako eremua ere konponduko dute laster. Egin beharreko lanetarako Aldundiak 109.000 euroko laguntza eman du larrialdietarako daukan diru ataletik. Udalak 10.000 eurogaz osotuko du aurrekontua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!