253 berriztarrek daukate auzo-taxiko txartela

Anboto 2013ko api. 9a, 08:28

Zerbitzua martxan ipini dutenetik, sei hiletan, 1.150 bidaia egin dituzte

Zerbitzua martxan ipini dutenetik, sei hiletan, 1.150 bidaia egin dituzte.

 

Martxoan, esaterako, berriztarrek 282 bidaia egin dituzte auzo-taxian. Iazko urriaren erdian ipini zuten martxan zerbitzua, eta ordutik erabiltzaileentzako 253 txartel banatu dituztela adierazi dute udal ordezkariek.

 

Berrizko auzoetan bizi diren herritarrek erosketak egiteko, osasun etxera joateko edo bestelako enkarguak egiteko erabiltzen dute auzo-taxia. Euro biren truke egiten dute bidaia, auzotik erdigunera edo auzo batetik bestera mugitu daitezke zerbitzu honen bitartez. Batazbeste hileotan 230 bidaia egin dituzte taxiek zerbitzu hau ematen.

 

Auzo-taxia erabili gura dutenek udaletxean eskatu behar dute erabiltzaile txartela. Auzo-taxien geltokia bestelako bidaietarako dagoen bera da, Zengotitabengoa kaleko, 2.zenbakikoa. Zerbitzuko telefono zenbakia hau da: 620 022 800

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!