Euskal Herriaren aukera ekonomikoak berbagai

Anboto 2013ko api. 8a, 08:35

Kantxa zati batek \'Erabakitzeko eskubidea eta burujabetza ekonomikoa\' hitzaldia antolatu du apirilaren 13rako

Kantxa zati batek \'Erabakitzeko eskubidea eta burujabetza ekonomikoa\' hitzaldia antolatu du.

 

Euskal Herri burujabe batek ekonomia antolatzeko izango lituzkeen aukeren gainean hitzaldia emango du Antón Borja Álvarez ekonomialariak, apirilak 13an. Erabakitzeko eskubidearen aldeko Kantxa Zati Bat ekimenak antolatu du berbaldia, eta kultur etxean izango da, 12:00etan.

 

Erabakitzeko eskubidea eta burujabetza ekonomikoa izenburupean jardungo du Borja ekonomia doktoreak. Euskal Herrian krisi ekonomikoak izan dituen eraginen gainean, eta bertako ekonomia antolatzeko ekonomikoki subiranoak izanda egongo litzakeen egoeraren gainean egingo du berba.

 

Idiazabalen sortutako Nazioen Mundua mugimendua oinarri hartuta jaio zen Kantxa Zati Bat 2012 amaieran. Orain arte, erabakitzeko eskubidearen gaineko ituna prestatu dute, ahalik eta berriztar gehienen atxikimendua jasotzeko asmoz. Galdetegi bat ere prestatu dute, herritarrek eskubide horri buruz duten iritzia jasotzeko.

 

Ahalik eta esparru gehienetako herritarrak batu gura dituzte erabakitze eskubidearen inguruan. Hurrengo batzarra apirilaren 10ean izango dute, kultur etxean, 18:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!