Belaunaldien arteko ibilbideak aurten ere prest

Anboto 2013ko api. 7a, 08:30

Balio eta bizipenak trukatzea da helburua; lehenengo ibilaldia San Lorentzora egingo dute

Balio eta bizipenak trukatzea da helburua; lehenengo ibilaldia San Lorentzora egingo dute.

 

Iazko esperientzia errepikatzeko asmoz, belaunaldi arteko hartu-emanak bultzatzeko bost ibilbide antolatu dituzte Berriz Ere kultur eta mendi taldeak eta Berrizko Udalak. Zailtasun gutxiko ibilbideak izango dira, gehienak Berriz inguruan egitekoak, eta lehenengoa apirilaren 14an egingo dute San Lorentzora.

 

Lehen ibilbide hori 8 kilometrokoa izango da, eta hiru orduan egitea kalkulatu dute. BBK paretik irtengo dute San Lorentzorantza, 09:30ean. Maiatzaren 26an Sarriarako irteera egongo da, ekainaren 2an Urbiara joango dira, eta udazkenean GR Mikeldi eta San Juan eta Zaldibarrerako txangoak egingo dituzte. Irteerak doan dira, eta udaletxean, nagusien egoitzan edo kiroldegian eman daiteke izena. Iaz, batez beste 54 partaide Jarduera fisikoa bultzatzeko eta belaunaldien arteko balio eta bizipenak trukatzeko antolatu ziren ibilbideak iaz, lehenengo aldiz.

 

Batez beste 54 pertsonek parte hartu zuten ibilaldietan, eta baserriz baserri joandakoan, esaterako, 127 lagunek parte hartu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!