Iñaki Lejarreta izena jarri diote Basque Team-en prentsa aretoari

Anboto 2013ko mar. 26a, 20:02

Faduran Basque Team-ek duen hobekuntza zentruko prentsa aretoari Iñaki Lejarreta izena jarri diote, duela hilabete batzuk istripuan hildako txirrindulari berriztarraren omenez

Faduran Basque Team-ek duen hobekuntza zentruko prentsa aretoari Iñaki Lejarreta izena jarri diote, duela hilabete batzuk istripuan hildako txirrindulari berriztarraren omenez. Naiara Telletxe Lejarretaren alarguna eta Ismael Lejarreta aita ekitaldian egon ziren. BATeko taldekideak ere bertaratu ziren: Maider Unda, Maialen Chourraut, Eli Pinedo, Elaia Torrontegi, Ainhoa Murua, Zuriñe Rodríguez, Mikel Odriozola, Richard Oribe, Leire Olaberria eta Unai Elorriaga, besteak beste.

 

Iñaki Lejarreta BAT taldeko kideari omenaldia egiteaz gainera, 2013ko bekak aurkeztu zituzten. Jon Redondo Jaurlaritzako kirol zuzendariak taldearen dituen erronken ebrri eman zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!