Indarkeria matxistaren aurkako tailerra gazteentzat

Anboto 2013ko mar. 26a, 09:10

Gaztelekuan bideo sorkuntzarako tailerra eskainiko dute 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat

Gaztelekuan bideo sorkuntzarako tailerra eskainiko dute 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

 

Berrizko gazteek emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikus-entzunezko lanak egiteko aukera edukiko dute Aste Santu ostean. Bideo sorkuntzako tailerra eskainiko dute Gaztelekuan, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

 

Tailerra apirilaren 12an hasiko da, eta barikuetan, 18:30etik 20:30era, jardungo dute ikus-entzunezko lanen ikastaroan. Maiatzaren 17ra arte iraungo du tailerrak. Berdineskola ekimenaren barruan antolatu dute bideo sorkuntzarako tailerra. Bizkaian 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietan berdintasuna bultzatzeko eskola da Berdineskola.

 

Tailerrean parte hartzeko, ikastaroa hasi baino astebete lehenago, apirilaren 5a baino lehen, eman behar da izena berdinbideanBizkaia@bizkaia.net  helbidera idatzita, edo 605 706 268 telefonora deituta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!