Dirulaguntzen epeak malgutuko dituzte KZgunean

Anboto 2013ko mar. 16a, 08:24

Ordenantzak jasotzen zuenez, Berrizko kultur elkarteek udalean dirulaguntzen justifikazioak aurkezteko epea urtarrilaren 31n amaitu zen

Ordenantzak jasotzen zuenez, Berrizko kultur elkarteek udalean dirulaguntzen justifikazioak aurkezteko epea urtarrilaren 31n amaitu zen.

 

Epe hori laburregia dela eta elkarteak denboraz oso justu ibiltzen direla iritzita, malgutu egingo dute halako dokumentuak aurkezteko epea. Oraindik aurrera, beraz, malgu jokatu ahal izango da, eta unean-unean erabakiko dira aurkezpen epeak.

 

Orain arte ordenantzetan urtarrilaren 31 jartzen bazuen ere, nahiko jarrera malgua eduki dute kultur elkarteen dirulaguntzei dagokionez. Horregatik, ordenantzan epe zehatz hori ezartzen duen artikulua kentzea erabaki dute osoko bilkuran.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!