'Martitzeneko merkatua' probalekura mugitu dute

Anboto 2013ko mar. 12a, 13:24

Bertan autopista azpian baino baldintza hobeak daudela azaldu dute udal ordezkariek

Bertan autopista azpian baino baldintza hobeak daudela azaldu dute udal ordezkariek.

 

Olakuetara, herriaren erdira eroanda, "segurtasun gehiago" egongo dela eta erosketak egitea "erosoagoa" izango dela azaldu dute udal ordezkariek ohar bidez. Merkatuak martitzenetan 06:30etik 15:00ak arte okupatzen zuen aparkalekua libre geldituko dela nabarmendu dute, eta berriztarren eta merkatuko saltzialeen arteko sinergiak bultzatuko direla leku berriagaz.

 

Merkatua 2001etik egon da autopista azpiko aparkalekuan. Orain arte sei salmenta-postu finko mantendu dira. Oraindik aurrera ere martitzenetan parte hartuko dute merkatuan, 08:00etatik 13:30era.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!