Bigarren eskuko azoka egingo dute Berrizen, martxoaren 16an

Anboto 2013ko martxoaren 11

Berriztu izeneko bigarren eskuko azoka egingo dute Berrizen datorren zapatuan, hilaren 16an. Probalekuan garatuko dela esan dute antolatzaileek, 15:00etatik 20:00etara bitartean

Berriztu izeneko bigarren eskuko azoka egingo dute Berrizen datorren zapatuan, hilaren 16an. Probalekuan garatuko dela esan dute antolatzaileek, 15:00etatik 20:00etara bitartean.

 

Bigarren eskuko arropa edo aparatuak eroateko deia egin dute; saldu, trukatu edo oparitu egin ahal da, bakoitzak gura duena. Gainera, musika kontzertua ere egingo dute 19:00etan, eta debalde izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!