Udalak Margarita Maturanako bost etxebizitza ipini ditu salgai

Anboto 2013ko mar. 7a, 12:36

Margarita Maturana auzoko bost etxebizitza tasatu ipini ditu salgai udalak. Eskaintzaren pleguak argitaratu dituzte honezkero, eta herritarrek martxoaren 14ra arteko epea daukate etxeak erosteko eskari-orriak betetzeko.

Etxeetatik lauk bi logela dauzkate, eta bostgarrenak hiru. Arinago herritarrek utzi eta udalak erositako etxebizitzak dira Margarita Maturanakoak. SUSA sozietate publikoaren bidez ipini ditu salgai udalak.

Modu horretan, etxeak promozio publikokoak izaten jarraitzea eta espekulazioak saihestea gura dute. Eskaintzaren pleguak udalaren webgunean argitaratu dituzte, eta udaletxean bertan ere eskuratu daitezke. Eskatutako agiriak eskaerarekin batera aurkeztu beharko dira hirigintza bulegoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!