Berrizen izandako istripuaren lekuko izan zirenen laguntza eskatu du Ertzaintza

Anboto 2013ko mar. 5a, 13:05

Asteburuan, Berrizen izandako auto istripuaren lekuko izan zitezkeenen laguntza eskatu du Ertzaintzak. Ezbeharra N-634 errepidean izan zen, Zaldibarrera bidean. Bidetik atera zen ibilgailua, eta zubi baten zutabearen aurka joan zen

Asteburuan, Berrizen izandako auto istripuaren lekuko izan zitezkeenen laguntza eskatu du Ertzaintzak. Ezbeharra N-634 errepidean izan zen, Zaldibarrera bidean. Bidetik atera zen ibilgailua, eta zubi baten zutabearen aurka joan zen.

 

Zapatu arratsaldean izan zen istripua eta izandako zaurien eraginez unean bertan hil zen autoaren gidaria, 36 urteko zaldibartarra. Istripuaren inguruan edozein datu eman dezakeen herritarrak Bizkaiko Trafiko Unitate Bereziko Atestatuen sailera jo dezake edota honako telefono zenbakira deitu: 94 607 90 34.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!