Zaldibarko gizon bat hil da auto istripuan, asteburuan

Anboto 2013ko mar. 4a, 11:00

Zaldibarko 36 urteko gizon bat hil da, asteburuan, autoarekin istripua izanda. Ezbeharra N-634 errepidean izan zen, Berrizetik Zaldibarrera bidean. Bidetik atera da ibilgailua, eta zubi baten zutabearen aurka joan da. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du istripuaren arrazoiak argitzeko

Zaldibarko 36 urteko gizon bat hil da, asteburuan, autoarekin istripua izanda. Ezbeharra N-634 errepidean izan zen, Berrizetik Zaldibarrera bidean.  Bidetik atera da ibilgailua, eta zubi baten zutabearen aurka joan da. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du istripuaren arrazoiak argitzeko.

 

Zapatu arratsaldean izan zen istripua eta izandako zaurien eraginez hil zen autoaren gidaria. Autoaren barruan geratu zen gidaria harrapatuta eta suhiltzaileek atera behar izan zuten. Agindu judizial batekin Bilboko auzitegiko patologiako zerbitzura eroan zuten gorpua. Istripua eragin zuten arrazoiak argitzeko ikerketa zabaldu du Ertzaintzak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!