Erabakitze eskubidearen gaineko galdera-sorta prestatu dute

Anboto 2013ko mar. 5a, 08:24

Iazko urte amaieran erabakitzeko eskubidearen aldeko ituna sinatu eta gero, herritarrek gaiaren inguruan duten iritzia jaso gura dute \'Kantxa zati bat\' egitasmoko kideek. Galdera-sorta bat prestatu dute, eta martxoaren 16rako batzar orokorra deitu dute hurrengo pausuak zehazteko

Iazko urte amaieran erabakitzeko eskubidearen aldeko ituna sinatu eta gero, herritarrek gaiaren inguruan duten iritzia jaso gura dute \'Kantxa zati bat\' egitasmoko kideek. Galdera-sorta bat prestatu dute, eta martxoaren 16rako batzar orokorra deitu dute hurrengo pausuak zehazteko.

 

Berriz mailan erabakitzeko eskubidearen alde ekintzak sortzeko asmoaz sortu da \'Kantxa Zati bat\' egitasmoa. Abenduan 140 berriztarrek manifestua sinatu zuten erabakitzeko eskubidearen alde. Ekimeneko kideek orain galdetegi bat prestatu dute gai horren gaineko herritarren iritziak batzeko eta Kantxa Zati bat-en webgunean dago.

 

Bestalde, martxoaren 16rako batzar orokorra deitu dute. Kultur Etxean 12:00etan izango da batzar horri, eta azaldu dutenez, aurrerantzean eman beharreko pausuak zehaztuko dituzte denen artean. Berriztar guztiei egin diete parte hartzeko deia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!