Zortzi hilabeteko kartzela zigorra eta 600 euroko isuna aginteari men ez egiteagatik

Anboto 2013ko ots. 26a, 11:08

Bilboko epaitegi batek zortzi hilabeteko kartzela zigorra betetzera eta 600 euroko isuna ordaintzera kondenatu du Koldo Mendez Berrizko PSE-EEko zinegotzi ohia. 2010ean Espainiako printze-printzesak Bilbora egindako bisita batean, Mendezek monarkiaren aurkako oihuak bota zizkien, eta Ertzaintzak atxilotu egin zuen.

Bilboko epaitegi batek zortzi hilabeteko kartzela zigorrera eta 600 euroko isunera kondenatu du Koldo Mendez Berrizko PSE-EEko zinegotzi ohia. 2010eko maiatzaren 26an Espainiako printze-printzesak Bilbora egindako bisita batean, Mendezek monarkiaren aurkako oihuak bota zizkien, eta Ertzaintzak atxilotu egin zuen.

 

Koldo Mendezek epaia "adarjotzea" dela azaldu du. Errepublikaren aldeko eta monarkiaren aurkako adierazpenak jende askok pentsatzen dituela gaineratu du, eta berak ozen esan zituela. Esandako guztia berresten duela azaldu du.

 

Epaitegiek Mendezi inputatzen diotena baina, ez dago monarkiari zuzendutako adierazpenekin lotuta. Monarkiaren aurkako oihuen ostean, Ertzaintzak atxilotu zuenean aginteari men ez egitea egotzi zioten. Berrizko zinegotzi ohiak berriz, Ertzaintzak "kolpatu" egin zuela dio, "Rodolfo Aresen aginduetara". Mendezek aurrekari penalik ez duenez, ez da kartzelara joango. Gaur egun, langile autonomoen UPTA sindikatuko idazkari nagusia da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!