Auzo eta baserri izenen idatzizko forma zehaztu dute

Anboto 2013ko ots. 21a, 09:08

Bost urteko ikerketaren ostean, Berrizko mapa toponimikoa argitaratu dute 634 leku-izenekin

Bost urteko ikerketaren ostean, Berrizko mapa toponimikoa argitaratu dute 634 leku-izenekin.

 

Betidanik daudela uste dugun izenek badute jaiotza bat. Olakueta, esaterako, trenak bihurtu zuen auzo-izen. Izan ere, trena 1877an Berrizera etorri zenean, Deustun bazegoen Berriz izeneko geltoki bat, bertako auzo batean. Izen bereko geltoki bi ezin ziren egon, eta horregatik, Berrizkoak trenbide alboko Olakueta jauregiaren izena hartu, eta Berriz-Olakueta izena ipini zioten herriko geltokiari. Auzoen eta baserrien historiara jo eta gero, bost urteko lanaren ostean amaitu dute Berrizko mapa toponimikoa. J

 

on Ander Ramos ikerlariak herriko 643 leku-izen finkatu ditu. Laster udalak 19 panel ipiniko ditu auzoetako hainbat puntutan, baserrien izen normalizatuekin. Izenekin batera, euren ahozko formak, esanahiaren azterketa eta etxeen historia batu ditu Ramosek, eta udan liburu batean argitaratzea aurreikusi dute.

 

Bere ikerketan, Euskaltzaindiko Mikel Gorrotxategi izan du tutore Ramosek. Artxiboko lana egin du Bizkaiko XVIII. mendeko etxeen erroldetatik hasi eta gaur egungo dokumentuetaraino. Horrez gainera, Ramosek hainbat herritar elkarrizketatu ditu baserrien eta auzoetako txokoen izenak zehazteko.

 

Baserriak eta GPSa Izenak idatzizkorako finkatuta, baserrien zenbakiak ordenatu dituztela azaldu du Orland Isoird alkateak. Amaitzear den GPS sistema bategaz larrialdi kasuetan baserriak lokalizatzeko moduan egongo dira laster. baserrien zena Nahasmen batzuk egon direla azaldu du: “Murgoition adibidez Onaindi izeneko baserria dago, eta Sarrian badago beste bat Sarrionaindi deitzen dena, baina Onaindi deitzen diotena”. Anbulantziari deituta baserria non dagoen azaltzeko nahasgarria izan daiteke Izen ofiziala edukitzeak “Elkarrizketetan kofradiak zortzi, zazpi, bost... zirela erantzuten zidaten, eta dokumentuetan ikusita sei direla ikusi dugu: Andikoa, Eitua, Murgoitio, Okango, Sallobente-Mendibil eta Sarria”.

 


"Gehienetan, XX.mendeko erabileran aldatu dira leku izenen formak"

 

\"\"Jon Ander Ramos arrasatearrak dokumentazio lana egin eta gero, berriztarregaz egindako elkarrizketen berri eman du.

 

Zelako laguntza jaso duzu berriztarrengandik?

Ondo, leku batzuetan oso informatzaile onak eduki ditut, eta toponimo asko esan dizkidate. Beste leku batzuetan ez da hain erraza izan, belaunaldiz belaunaldi izen asko ez dira transmititu: jendeak basoan barik fabrikan egiten du lan orain...

 

Tarte handia dago ahozko formatik idatzizko forma egokira?

Askok badakite eurek modu batean esan arren beste modu baten idazten dela. Beste batzuetan, izena ahoz bakarrik heldu da, eta pentsatzen dute betidanik dela modu horretan. Gehienetan, XX. mendeko erabileran aldatutako kontuak dira. Adibidez, Andikoa-Aparizio baserrikoek izena gerra ostean ipinitakoa eta erdalkeria zela uste zuten, baina lehenengo artxiboetan ere izen hori ageri da.

 

Kofradiei buruz galdetuta erantzun desberdinak jaso dituzu.

Kofradiak zortzi, zazpi, bost... zirela erantzuten zidaten, eta artxiboetan sei direla ikusi dut: Andikoa, Eitua, Murgoitio, Okango, Sallobente-Mendibil eta Sarria. Mapa batzuetan, Olakueta ere kofradia legez agertzen da, baina ez. Mugen arteko kontuak ere definitu dira: batzuk ez zekiten Eitua eta Sallobenteko muga zehatzak zeintzuk ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!