Eztabaiden ostean, onartuta frankismoaren kontrako mozioa

Anboto 2013ko ots. 17a, 09:03

Argentinan hastear den frankismoaren krimenen kontrako epaiketa babestu du udalak, talde politikoen eztabaiden ostean. Mozioagaz egon den prozedura izan da eztabaidagai nagusia

Argentinan hastear den frankismoaren krimenen kontrako epaiketa babestu du udalak, talde politikoen eztabaiden ostean.

 

Mozioagaz egon den prozedura izan da eztabaidagai nagusia. Urtarrilean Bilduren bidez aurkeztu zen mozioa, eta orduan, testua lantzeko denborarik ez izana eta Berriz 1936 Gogoratzen elkarteagaz batzartu ez izana leporatu zion EAJk Bilduri.

 

Talde politiko guztiak herriko elkarteagaz batzartzekotan geratu ziren, eta hainbat arrazoi tartean, gobernu taldeak ez du horrelako batzarrik deitu. EAJk moldaketa batzuk egindako testua onartu dute, azkenean, Berriz 1936 Gogoratzen elkarteak babestuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!